Andragunea, Durango
Alaine Agirre bermeotarra izango dugu euskarazko irakurketa taldeko partaideokin solasean, apirileko saioan. Gustura hartu du idazle gazteak gure gonbidapena. Gu ere pozik, jakina. Ohorea da idazlearekin zuzeneko solasean jarduteko aukera izatea.
Agirreren "Odol mamituak" liburua irakurtzen ari gara. Sarreran esaldi hau dakar: "Gorroto ditut emozio moderatuak" Yasunari Kawabata.
Miren Agur Meabek liburuari egiten dion sarreran honako hau irakur daiteke: Odol mamituak infernurako joan-etorri bati buruzko narrazioa da.
Emozio bila murgilduko gara infernurako bidaia horretan.