2017/02/25 18:00

Surrandien konpartsa

Surrandien konpartsa
Durangoko kaleetan zehar, Durango
Aurreko urteetan lez, Surrandien Konpartsa, hartz eta guzti irtengo da zapatu karnabalez. Hitzordua 18:00 etan Kriskitinen entsaio lekuan. Motorrak martxan jartzeko txokolate beroa prest egongo da.Talde argazkia egin ondoren, Durangoko kaleetan barrena ibiliko dira konpartsako partaideak jende alaitzen eta astintzen. Jaizale Taldeko txistularien eta Durangoko Bandako Musikarien laguntzaz. Parte hartu gura daben guztientzat ateak zabalik. Erduzie.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!