Durangoko Merkatu Plaza (atzealdean), Durango
Berandutxo baina badatoz karnabalak. Durangon orain dala urte batzuk berreskuratu gendun Surrandien Konpartsa, harrezkero, surrandiak eta hartza barriro ikusi leikez gure herrian, kalerik kale, zapatu-karnabalez. Laster izango doguz karnabalak gurean, eta prestaketekin hasteko KARETA tailerrak egingo doguz otsailaren 11 eta 18an. Otsailaren 25an barriz, bazterrak astintzen ibiliko gara konpartsan Jaizaleko txistularien eta Bandako Musikarien laguntzaz.