Errigora "eskutik eskura"

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2016ko mai. 12a, 08:42
Nafar hegoaldeko kontserbak eskutik eskura, maiatzaren 12tik 24ra klik batean www.errigora.eus

Eskutik eskura www.errigora.eus bertako produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da. Gure kontsumo eredua aldatzeko gonbitea. Eta, era berean, bestelako eredu baten aldeko apustua egiten duten kontsumitzaile arduratsuak herriz herri elkartzeko saiakera 

 

Alabaina, bistakoa denez, elikadura burujabetzara bidea egiteko ezinbestekoa zaigu, kontsumitzaileak bezala, ekoizleak elkartzea. Nafarroa hegoaldeko nekazari, kontserbagile, olio ekoizle, ardogile eta abarrek  bat egin eta begirada kontsumitzaile arduratsu horiengana luzatzea. Horregatik, hain zuzen, eskutik eskura Nafarroa hegoaldeko ekoizleak batzeko ahalegina ere bada.

Ekoizleak elkartzea gure ahosabaiari eta gure gure inguru hurbilari on egiteko ezinbesteko baldintza da. Izan ere elkarte honek:

  • Ekoizleei haiei on egiten die:

    • Taldean bakarka baino indartsuago garelako. Bat eginda, lehiaren ordez, lankidetza sustatzen delako. Elkar ezagutza eta laguntzarako espazioak sortzen direlako.

    • Une berean eskaera handiak jasotzeko aukera ematen dielako, kontsumitzaileak elkartzeari esker.

    • Auzolanean oinarritutako bitartekaritzak kontsumitzaileengana zuzenean iristeko aukera ematen dielako, bidezko prezioan eta produktua prozesuaren erdigunean dela.

  • Kontsumitzaileei on egiten die:

    • Ekoizleak batzeak, erreferentzia argiagoa eskaintzen dielako.

    • Gero eta kontsumitzaile gehiagoren eskaerak asetzeko besteko eskaintza elkarrekin bakarrik osa dezaketelako ekoizleek.

    • Auzolanean oinarritutako bitartekaritzak bertoko kalitatezko produktuak eskuratzeko aukera ematen dielako, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.

  • Gure inguru hurbilari on egiten dio:

    • Produktuen ibilbidea laburtzeak eta tokiko nekazaritza jasangarria sustatzeak ingurumena babesten laguntzen dutelako. 

    • Lurraldeen arteko harremanak indartzen direlako.

    • Bertako ekoizpena hauspotuz, elikadura burujabetza bultzatzen dugulako.

    • Euskara prozesu honetan txertatzen laguntzen duelako, ekoizleek haien web guneak euskaratzeko pausuak erakutsi duen bezala.

 

Animatu eta egin eskaera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!