Mendatako Udaletxean,
Pedro Uriguen osaba gudariaren gorpuzkiak jasoko ditugu bihar Mendatako Udaletxean Arantzadi elkartearen eskutik. 37ko apirilaren 29an hil zuten faxistek osaba Mendatako Marmiz auzoan eta bertan eman zioten lurra alboko baserritarrek. Hantxe izan da, harik eta Arantzadikoek pasa den abuztuan bere gorpuzkiak atera zituzten arte. Ondoren DNA probak egin eta osabarenak zirela baieztatu zuten. Bihar gozpuzkiak ez eze, osabaren duintasuna berreskuratu gura dogu. Eta agurrik barik joan zen gudariari merezitako agurra eskaini gura dautsagu.