Aramotzekoak gara
hona gatoz kantatzera
jendea pozik jartzera eta
diru mordoa biltzera
Zalantza barik, batzuk poztu egin dira gure doinuak entzutean, gaztarora eroan ei ditu antzinako ohitura honek. Balkoitik txaloak egin dituenik ere egon da. Dirua be batu dogu. Bizkor ibili dira gure gazteenak horretan. Ez beharbada koplak dioen besteko mordoa. Ez dira sasoi onenak be.
Halan zein holan, batutako dirua SIRIAko errefuxiatuei laguntzeko bideratuko dogu. Ekimen honen bultzatzailea den Iruneren izenean eskerrak kantetan parte hartu daben guztiei, baita poltsikoak astindu dituztenei be. Datorren urterako barriz, hitzordua jarrita geratzen da.