Horrez gain, oso herri zabala eta aberatsa zen. Hori dela eta, antza denez, XX. mendean zehar hainbat aldiz eskaini zion Amorebietak bat egitea Etxanori. Etxanotarrek behin eta berriz ezetz erantzuten zioten eskaintzari, harik eta herri bietako jauntxoak, interes ekonomikoak tarteko, akordiora heldu ziren arte.
Polo kazetariari irakurri niona ere argigarria da anexio honen trikimailuak ulertzeko: “hilabeteetan ura ordaindu barik zegozelako ura moztu eutsan Etxanok Larreako komentuari. Dokumentu batean, komentua Amorebietako herriaren barruan sartuz gero, ura betirako doan izango ebela esaten deutse hareei Amorebietako Udalak” .
Argi dago, Etxanoren anexinoan, beste kasu askotan lez, jauntxoen interes ekonomikoak herritarren premia eta gurarien gainetik egon zirela, eta jakina, Eliza beti goikoekin eta bere opilari zirrika. Halan zein holan, Herria ez bada ere, Etxanok bizirik dirau, anexiotik 50 bat urtera, Andra Mari Berri Etxanoko Auzo Elkartea sortu zen, gaur egun 100 bazkidetik gora dituena eta Etxanoren identitatea jagoteko izpiritua duena.