2016/02/12 18:00

Hitzaldi-tailerra "Argiaren alaba"

Hitzaldi-tailerra "Argiaren alaba"
Arte eta Historia Museoa, Durango
ARGIAREN ALABA. Txango bat denboran. Hitzaldi Tailerra, Yolanda Arrieta idazleak gidatuta. Helburua: Bizenta Mogel Elgezabal andre idazlearen bizitzara eta bizimodura hurbiltzea datu errealetan oinarritutako fikzio baten bidez eta fikzio-prozesua bera delarik ardatz eta eragile ARGIAREN ALABA EUSKADI LITERATURA SARIA 2015. Durangoko Andraguneak Bizkaiko 5 emakume idazleren lanen inguruko literatur solasaldi dialogikoak antolatu ditu eta hitzaldi-tailer hau 4 ekitaldia da. Oraingo honetan Arte eta Historia Museoaren laguntzaz. Saio hau irekia izango da, hau da, liburua irakurrita datozenek egilearen argibideak jasotzeko aukera izango dute, irakurri barik datozenak berriz, irakurtzeko gogoz irtengo direlakoan gaude.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!