Bizkaiko emakume idazleak

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2015ko aza. 8a, 10:20

Durangoko Andraguneak Bizkaiko 5 emakume idazleren lanen inguruko solasaldi dialogikoak antolatu ditu. Lehenengo solasaldia azaroaren 13an izango da Andragunean bertan 18:00etatik 20:00etara. Lourdes Unzueta durangarra izango da protagonista. Idazleak ere solasaldian parte hartuko du.

Joan den urtean Durangaldeko zenbait emakume idazleren lanak irakurri eta komentatu genituen Andragunean. Gustura aritu ginen ahozko zein literatura idatziaz berbetan. Kriskitina Mardaraz eta Erika Lagomaren bertsoak, zein, Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Arrate Mardaras, Leire Bilbao eta Mila Salterainen lerro ederrak irakurri eta komentatu genituen.

Plazera izan zen gutariko askorentzat sortzaileen lanak irakurtzea. Egileekin izandako zuzeneko elkarrizketak berriz, euren obrara hurbiltzeko gogoa areagotu zigun, Kristina Mardaras, Leire Bilbao, Arrate Mardaras eta Mila Salterain sortzaile eta idazleak ere gurekin izan baigenituen.

Solasaldietan parte hartu genuenon artean erabaki genuen hurrengo urratsa "Bizkaiko emakume idazleak" idatzitakoaren inguruko solasa izatea, horrela bada aurten bost saio antolatu ditugu beste horrenbeste idazleren lanak irakurtzeko. Lehena Lourdes Unzueta durangarra izango da. Bere lanen artetik honelakoak aztertuko ditugu azaroaren 13an:

Uharrak zure begietan liburuko "Abiadura handiko trena"

"Haragi minetan" BizkaIdatz lehen saria

"Gata lurmuturretik, agata harribitxitik" Bidai kronika saria

Solasaldiotan parte hartzeko asmoa izanez gero, eman izena eta testuak bidali egingo dizkizuegu. Izena emateko Andragunean bertan edo telefono hauetan 944657092 edo 699872395. Animatu eta literaturaz gozatu.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!