Zornotzako jaiak 2015

Karmen jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2015ko uzt. 16a, 07:52

Hasi dira Zornotzako jaiak. 90 urteko Carmen Montoyak irakurritako pregoiak zirrara eragin dit hasieratik, “Jake Mate indarkeria sexistari” esan duenean berriz, ikus-entzuleen txalo zaparrada jaso du. Pregoi laburra baina interesgarria. Gora Karmengo Jaiak esanez amaitu du.

 

Guretzat beti Karmen jaiak edo Karmenak izan dira, Anboto aldizkarian edo Eusko Treneko geltokietako paneletan agertzen den bezala. Ahotsak.eus atarian bilduta dauden lekukotasunetan ere Karmen jaiak,  Karmenak, Karmenetan (noiz kasuan) entzun daiteke.

Azken boladan ostera Karmengo Jaiak erabiltzeko ohitura nagusitzen ari dela esango nuke. Halere, nire irudiko moda berri hau erdararen kalkoa besterik ez da. Egia esan ez deritzot erarik egokiena denik.

Dagokionari eskatuko nioke betiko iturrietara bueltatuz gure herrian ohikoa eta erabiliena izan den Karmen jaiak edo Karmenak erabiltzera itzultzea, erakunde ofizialetatik behintzat.

Kontuan kontu, gora Karmen jaiak. Disfruta dezagun Karmenetan eta Montoya andereak esan bezala “Jake Mate indarkeria sexistari”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!