2015/05/15 18:00 - 20:00

Durangoko emakumeak euskal literaturan

Durangoko emakumeak euskal literaturan
Andragunea,
SOLASALDI DIALOGIKOA. Mila Saltarain idazlearekin ERRESUMAREN ILUNSENTIA eleberria izango dugu hizpide. 1190. urteko Santa Katelina egun batez hasten da nobela hau, Gaztelako Alfontso VIII. erregeak Haro familiaren laguntzarekin Nafarroako Antso VI. erregeari Bizkaia kendu zionetik urte gutxira. Geroztik, Durangaldea -bi erresumen arteko muga- azpikeria politikoen jokaleku bihurtu da. Bertako tenentea, Petro Latrone, Didaco Lupi Harorekin azpilanetan dabil, Gaztelaren eskutik boterea handitzeko. Nafarroako erregeak, ordea, arretaz zelatatzen ditu muga-eskualde horretako jauntxoen jukutriak, bere erresuma eta herritarrak barneko nahiz kanpoko etsai guztien erasoetatik geritzatzera deliberatua. Mila Salterainen eleberri koral honetan Errikardo Lehoi-Bihotza, AntsoVII.a, Berengela eta gisako pertsonaia historikoak Peruitsuarekin, Anglesaserorarekin edo Prudentziosasikoarekin nahasten dira. Denen artean garai gatazkatsu baten irudi bizia eskaintzen digute, gure historiaren bidegurutze erabakior batekoa. Erresumaren ilunsentia hasi zenekoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!