Halandaze, zapatuan "SURRANDI, SURRANDI, GAUR DURANGON NAGUSI" kantatzen hastea baino ez zaigu geratzen.Surrandirik goiztiarrenak eguerdian hasiko dira motorrak berotzen triki-poteoan.Hitzordua baina 18:00etan izango da Plateruenean. Txokolate beroa hartu eta kalerik kale ibiliko gara. 20:00etan amaiera ordua Andra Mariko elizpean.
Jaizaleko txistulari taldea eta Tabira musika banda izango ditugu bidelagun. Euren doinuan dantzatuko ditugu: zazpi jauziak, ostalerrak, marianak, hegi, fandango eta ariñ-ariñak zein Lantzeko zortzikoak. Ez da faltako Egiguren, Ertzillak eta Belaustegik Durangoko karnabaletarako sortutako musikarik, ez horixe!
Betikotasunetik urten eta karnabal giroan gozatu gura badozu, ERDU.