Durangoko Karnabalak

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2015ko urt. 29a, 16:25

Luzaroan lozorroan egon ondoren, orain dela zenbait urte berreskuratu egin genuen SURRANDIEN KONPARTSA, harrezkero, SURRANDIAK eta HARTZA barriro ikusi leikez Durangon, kalerik kale zapatu-karnabalez. Laster izango doguz karnabalak gurean, eta prestaketekin hasteko kareta tailerrak egingo ditugu bihar, urtarrilak 31, eta datorren zapatuan, otsailak 7.

Ate joka ditugu Karnabalak. Durangokoak ez dira entzutetsuak, ez dira famatuak, baina aspaldikoak dira eta geureak dira. Halanda ze, urteokaz egin dogun lez, aspaldiko ohiturari eusteko eta aratusteetan gozatzeko SURRANDIEN KONPARTSA antolatzen gabiltza. Hartza be geugaz eroango dogu gure arbasoen ohitura jagon guran.

Dena dela, konpartsan irteteko aurretiaz maskarak edo karetak prestatu behar ditugu, beraz, datozen bi zapatutan horretarako aukera izango dogu Durangoko dantza taldeen entsaio lekuan.

KARETA TAILERRA

- Urtarrilaren 31n eta otsailaren 7an        

- ordutegia: 11:00 - 13:00

 

ERDU zeure KARETA egitera. Ez dago edade mugarik. Ateak zabalik ditugu parte hartu nahi duten guztiontzat.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!