IV. Herri Kanta Eguna Otxandion

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2014ko uzt. 14a, 15:27

Urteroko zita izan dogu astegoienean kantuzaleok Otxandion: IV. Herri Kanta Eguna, bertako SOINUBIL kultur elkarteak antolatuta.

IV. Herri Kanta Egun honetan antolatzaileek jarritako orduan, 12:00etan,  Herriko plazan batu gara hainbat lekutatik hurbilduko gizandreok eta eguerdiko 14:30ak arte kantuan jardun dogu kalez kale, Txomin Bengoaren gidaritzapean, bertako txistulari, soinujole  eta gitarra-joleen laguntzaz.
Gogoan izan dugu, bezperan omenaldia jaso zuen Bittor Kapanaga otxandiarra eta berak sortutako “Araban bagare” ozen abestu dugu. Nestor Basterretxearen eskultura aurrean berriz, abesteaz gain, agurra ere dantzatu diote zenbait dantzazalek joan berri zaigun artista handiari.
Ondoren giro ederrean batu gara 120 bat lagun herri bazkarian.  Bazkal ostean, guraina kantatu eta gero, dantzan ekin diogu herriko plazan.

Herri Kanta egunaren helburuak betetzen saiatu gara:
• Kantatzeko ohitura berreskuratzea. Herriko kaleak kantuz dinamizatzea eta alaitzea.
• Euskal Kantagintza ondare gisa hedatzea. Kantuen bitartez euskal kultura, berezko izaera, ohiturak eta historia ezagutzera emanez kultur transmisio lanari ekitea.
• Euskararen erabilpena bultzatzea.


Kantuzaleontzat aukera bikaina izan da helburuok betetzeaz gain, armonian egun ederra igarotzeko. Zorionak eta eskerrak Otxandioko antolatzaileei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!