CUADRILLA BUSCA CITA

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2014ko eka. 17a, 09:37

Telebista zalea ez naizen arren, domeka gauean ETB2an ematen ari ziren CUADRILLA BUSCA CITA izenburua zuen programa batek atentzioa eman zidan eta zati bat ikusi ere egin nuen.

 

Hasieran beste lekuren batekoa edota aspaldiko grabazioren bat izango zela pentsatu nuen baina, jabetu nintzenean protagonistak bertokoak zirela eta programa berri bat zela harritu egin nintzen. Egia esan, ez nintzen programa osorik ikusteko gai izan, ikusitako zatiak larritu ez eze, nazkatu eta tristatu ere egin baininduen.

 

  • Sinestezina suertatzen zait Euskal Herriko hedabide publiko batek, denon artean ordaintzen dugun hedabide batek, horrelako programa sexista bat ematea.

 

  • Lotsagarria iruditzen zait diru publikoa hain programa sexista ekoizten xahutzea.

 

  • Gizandreok parekidetasuna lortzeko egiten ari garen ahaleginari burla egitea deritzot horrelako programak egin eta telebistaz emateari.

 

  • Oker ez banago, programa horrek, ez du inondik inora betetzen, otsailaren 18ko 4/2005 Berdintasun Legeak, hedabideen jarduera arautzen duenak, hedabideei eduki sexistak ezabatzeko ezartzen diena.

 

Zer ote dio Emakundek programa honi buruz? Uste dut erantzunen bat izango duela edo behintzat izan beharko lukeela.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!