Ondo zenbatu baditut, Durangon Arrasaten baino kale gehiago daude, eta haietatik, santuenak kontuan hartu barik, 21 kalek daukate gizon ospetsuren baten izena: Agirre Lehendakaria, Anbrosio Meabe, Balbino Garitonandia, Bartolome Ertzilla, J.M.Iparragirre, J.M. Barandiaran, P.P. Astarloa, Ramon Rubial…
Ostera, andre izenik ez dut aurkitu, Andra Mari eta santa izenak salbu, halandaze, Martxoaren 8aren harira zerrenda bat proposatzea pentsatu dut, Durangorako ez eze, Durangalderako ere baliagarriak izan daitezkeelakoan.
Hamabi emakume interesgarriren izenekin osatu dut zerrenda, hangoak eta hemengoak, bihar-etzi kale bana izan dezaten. Horra izen-deiturak, hurrenkera alfabetikoan:
Basille Bustintza,mañariar olerkaria. Begoña Ereñaga, durangar erraketista. Benita Uribarrena, erbesteko borrokalari antifaxista durangarra.Errose Bustintza, mañariar idazlea. Iñese Munitxa, abadiñar maistra, gerra aurrean irakasle aritua, 1937an eskola umeekin Ingalaterrara joana. Julene Azpeitia, irakaslea, euskaltzaina eta idazlea. Maitena Belaustegigoitia, Zero, Deia eta Agur aldizkarietan hainbat orri idatzitakoa. Margarita Unzalu, idazlea. Mari, euskal mitologiako jainkosa nagusia. Marie Curie, Nobel saria irabazi zuen lehen emakumea. Miren Maortuazaldibartarra, gerra osteko diktadura sasoian, Etxe-eskola sortu zuen bere etxean. Simone de Beuavoir, idazle, pentsalari eta feminista famatua, emakumeen belaunaldiak markatu dituena.