Erronka berria

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2013ko api. 19a, 08:24

Durangoko HERRIA Auzo Elkartea aspalditik ari da Saharako herritarrei elkartasuna eskaintzen. Ildo horretatik urteokaz bi proiektutan ibili da murgilduta: oporrak bakean eta solidaritate karabanan. Aurtengo udan, berriz, hirugarren erronka bati ekingo dio, hain zuzen, urritasun fisikoren bat duten Saharako zortzi ume ekarriko ditu gurera bi hilabeterako

\"\"Durangoko HERRIA Auzo Elkartea aspalditik ari da Saharako herritarrei elkartasuna eskaintzen. Ildo horretatik urteokaz bi proiektutan ibili da murgilduta: oporrak bakean eta solidaritate karabanan. Aurtengo udan, berriz, hirugarren erronka bati ekingo dio, hain zuzen, urritasun fisikoren bat duten Saharako zortzi ume ekarriko ditu gurera bi hilabeterako.

 

Oporrak bakean programari esker, hainbat neska-mutil etorri dira Durango eta inguruetako herrietara. Zortzitik hamabi urtera bitarteko umeak izaten dira. Bost uda igarotzen dituzte ume horiek bertoko familiekin, horrela elikadura, medikura bisita, dentista, begien behaketa eta abar luze bat jasotzen dute umeok. Aurton ere, zabalik dago izena emateko epea. Zalantza barik, harrera-familiarentzat erantzukizuna eta ardura da ume bat bost urtez hartzea, baina merezi duen ekimena iruditzen zait, nahiz eta kosta.

 

Karabana solidarioa ere elkartasun ekintza interesgarria eta beharrezkoa da. Halere, batzuetan gure kontzientzia garbitzeko modu bat delakoan nago, gure ekarpena egin eta kitto. Jeneroa bidaltzearen kontra ez nagoen arren, kritiko samarra naizela aitortu behar dut. Uste dut Saharan bertan zerbait ekoiztearen aldeko proiektuak ere sustatu beharko genituzkeela, bestela gizarte pasibo eta menpeko bat sortzen ari garelako inpresioa daukat.

 

Aipatutako erronka berria, hau da, urritasun fisikoren bat duten umeak ekartzea, proiektu potoloa da, duda barik. Borondateaz eta diruaz gain arlo horretan adituak diren pertsonen laguntza eta gidaritza beharrezkotzat jotzen ditut. Dena den HERRIAkoek euren egitekoa behar bezala beteko duten zalantzarik ez daukat.

 

Solidaritatea ere krisian dagoen garai honetan, betoz elkartasun ekimenak, ahaztu barik pertsonak aktibatze ekimenak direla eraginkorrenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!