Etxerako lanak

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2013ko ots. 8a, 08:30

Behin baino gehiagotan eztabaidatu dugu eskola umeei, euskaltegietako ikasleei edo bestelako ikasleei etxerako lanak agindu behar zaizkien ala ez. Batzuk lanak jartzearen aldeko iritzia duten bitartean, beste zenbait etxerako lanak ipintzearen aurka azaltzen dira

\"\"Behin baino gehiagotan eztabaidatu dugu eskola umeei, euskaltegietako ikasleei edo bestelako ikasleei etxerako lanak agindu behar zaizkien ala ez. Batzuk lanak jartzearen aldeko iritzia duten bitartean, beste zenbait etxerako lanak ipintzearen aurka azaltzen dira.

 

Etxerako lanak hezkuntzasistemaren porrota adierazten dutela diote zenbaitzuk, kalitate txarreko lanak agintzen zaizkiela ikasleei, denbora gehiegi eman behar izaten dutela horretan. Etxerako lanen alde daudenek ostera: ahalegina, diziplina, lan ohiturak, autonomia eta antzekoak aipatzen dituzte.

 

Aipatutako iritzien artean erdibide bat egon daitekeelakoan nago, beti ere ondorengoa ahaztu barik: lehenengo eta behin, ikasleen adina kontuan izan. Ikasleak etxerako gainkargarekin zigortu ordez, gela barruan egiten den lanketa modua aldatu. Etxerako lanak pertsonalizatu, ikasle bakoitzaren premiei egokiturik. Eskolan zein euskaltegietan proiektuen inguruko jarduerak bultzatu, eta etxerako lanetan proiektu horien planifikazioan, garapenean eta ikerketan jardun. Ikasleen arteko elkarrekintza sustatu, talde lana bultzatuz. Jakinmina sortzen duten etxerako lanak proposatu.

 

Irakasle batek baino gehiagok pentsatuko du, erraza dela bulegotik horrelako parrafadak idaztea. Egia esan, Wert legeak ez digu ikasle ratio berriekin aipatutako egokitzapenak egiten askorik lagunduko baina, zailtasunak zailtasun, saiatu beharra dugu.

 

Ikasleei etxerako lanak jartzekotan, ahalegindu gaitezen lan erakargarriak eta motibagarriak eskatzen, nahiz eta irakasleoi zeregin handiagoa eman. Gogoratu motibazioa dela arrakastaren giltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!