Joan den astegoienean fracking-aren aurkako manifestazio handia egin zen Gasteizen. Fracking ez. Ez hemen, ez inon lelopean. Fracking-ak izan ditzakeen ondorio kaltegarriak salatzeko eta bertako segurtasuna eta ingurumena babestea eskatzeko.
Frakinga energia lortzeko teknika bat da, gasaren esplotazioaren bidez lortzen dena. Gas hori lurpean aurkitzen da, sakon. Gasa ateratzeko ura eta sustantzia kimikoak erabiltzen dira. Beharrezkoa den ur kopurua itzela ei da eta, gainera, sustantzia kimikoak ezinbestekoak dira.
Aditu askoren ustez, Frackinga apustu arriskutsuegia da. Sustantzia kimikoak akuiferoetara filtratu ahal direlako eta ingurumenean zein gure osasunean kalte handiak eragin. Lurra, ura eta airea kutsatu daitezkeelako. Gainera lur-mugitzeak habitataren suntsiketa, kutsadura akustikoa, lokatz toxikoen pilaketa eta nekazaritzarako lurrak galtzea ere ekarriko dituelakoan daude.
Arriskuak arrisku, energia enpresa handiek euren interesen defentsan, mundu osora zabaldu nahi dute teknika hau eta badirudi 30 herrialdetara heldu direla, euren artean Euskal Herrira. Araban, gasa aztertzeko bi putzu zabaltzeko baimena lortu dute. Frantziak eta Herbehereak, ostera, frackinga debekatu egin dute.
Aldekoek diote lanpostuak sortuko direla eta aberastasuna ekarriko duela, baina prezio altuegia dauka ereduak. Franckingean inbertitu nahi dituzten milioiak energia berriztagarrien garapenean eta energia kontsumoaren murrizketan inbertituko balira beste kuku batek joko luke.