Horregatik, espazio anitzetan zein adin talde desberdinen arteko harremanetan ekintza mugatua izateari utzi behar zaio: familian, gelan, auzoan, herrian edota heldu eta gazteekin…. Horietan guztietan, parte hartzea da txertatu beharreko ekimena.
Umeen Kontseilua eta Gazte Foroaren parte hartze prozesuen emaitzen aurkezpenean jasotako informazioek eta iritziek baieztatu zuten prozesua martxan jartzera eraman gintuzten ideiak: ume eta gazteen begiradak duen garrantzia eta gaitasuna proposamenak helarazteko.
Beraien parte-hartzeak erreala izan behar du, aipatutako espazio eta harremanetan hauen ahotsa entzun eta aintzakotzat hartuko den bermea izan behar dutelarik. Horrela bakarrik bermatuko dugu aitortu behar zaien parte hartzeko eskubidea, hots, beraien iritzia emateko eta beraien ahotsa aintzakotzat hartzeko eskubidea. Hori dela-eta, Udal Gobernuak Umeen Kontseiluko partaideen aurrean konpromisoa hartu zuen beraien proposamenak aztertzeko eta bideratzeko.