Zuhaitzen landaketa

Erabiltzailearen aurpegia Marian Bilbatua 2021ko ots. 16a, 09:00

Etorkizuna berdez margotzeko beharra eta nahia erakutsi zuten Durangoko herritarrek aurrekontu parte-hartzaileetan zuhaitz landaketa egitea hautatu zutenean. Otsailaren 28an Zuhatzola parkean egingo den landaketan protagonismo berezia izango dute herriko haur eta gazteek.

Haur eta gazteak modu askean jolasteko eta naturarekiko harremanak garatzeko emango dizkieten espazioak berreskuratu eta sortu nahi ditugu Durangon. Gure herriek porlanaren eta kotxeen presentziaren  eraginez galdu dituzte aurreko generazioek izan zituzten aukerak berreskuratu nahi ditugu, hala nola  kaleak eta herriko espazio anitzetan  beraien jolasak sortzeko, erabilerak esploratzeko eta naturarekiko harremanak garatzeko. Horregatik,  guretzat garrantzitsua da Durangoko hirigunean zuhaitzen landaketak eskaintzen digun aukera ingurumen naturalera hurbiltzeko. 

Zuhaitzak landatzeak ingurumena behatzeko, ezagutzeko, parada emango die ekimenaren protagonista izango diren umeei. Galdera ugari planteatzeko eta erantzuteko  aukera. Eta, garrantzitsuagoa izan daitekeena, beraien eskuekin eraikitako zerbait izanik, beraiek landatutako zuhaitzarekiko beste harreman bat sortzeko aukera izango dute.  Naturaren zaintza egoki batera bideratu daitekeena.

Baina ez dugu hau ekintza isolatu gisa ulertzerik nahi. Egituratuta dauden espazioekin alderatuta, gure inguruan ditugun basoek, errekek, mendiek… aukera pribilegiatuak eskaintzen dituzte umeen gozamenerako eta beraien garapen integralean laguntzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!