EH Bilduko zinegotzi gisa, prozesuaren norabidearen inguruko zenbait gogoeta plazaratu nahi ditut gaurko zutabean:
• Durangon kultur ehun garrantzitsua dugu: arlo askotako sortzaileak, arlo desberdinetan lanean ari diren kultur taldeak, Udalak kudeatzen dituen kultur baliabideak. Guztien beharrak eta ekarpenak jasoko duen prozesu parte hartzailea ezinbestekoa izango da Plateruenaren etorkizuna irudikatzeko.
• Kulturaren kontsumotik haratago, proiektu berriak ondoko printzipioak bermatu beharko ditu: kulturaz bizitzeko eta gozatzeko espazioa izatea, sorkuntza eta transmisioa bermatzea, adin desberdinetako beharrei erantzutea.
• Kultura jendartearen kohesio eta integrazio tresna izanik. Durangoko gizarte anitzaren elkarbizitzarako baliagarria izango den espazioa bete beharko lituzkeen baldintzak eta parte hartzea bermatzeko bideak aurre ikusi.
• Herritarron, herri mugimendu eta erakunde publikoen babesa izango duen proiektua behar du izan. Parte hartzea bermatuko duena eta, aldi berean, ekonomikoki bideragarria izango dena. Alor desberdinetan garatzen ari diren kudeaketa publiko-komunitario-kooperatiboen ereduetan aurki ditzakegu baliagarriak egingo zaizkigun erreferenteak.