SAHARA ETA PALESTINA Testigantzak

Erabiltzailearen aurpegia Marian Bilbatua 2020ko aza. 20a, 08:28

“Bideak Gurutzatuz” ekimenaren bidez, Palestina eta Sahararen egoera politikoez eta beraien kulturaz informazio anitzak: hitzaldiak, erakusketak, ipuin kontaketak, testigantzak… jasotzeko aukera ezin hobea izaten ari gara Durangoko bibliotekan eta San Agustin Kultur gunean.

Sahara eta Palestinako herriak jasaten ari diren okupazioak eta sufrimenduak badituzte erantzule zuzenak. Kasu bietan deskolonizazioa bermatzeko ardura zuten herrialdeek (Ingalaterra eta Espainia) beraien erantzukizunari iskin egin eta beste estatuen (Israel eta Maroko) okupazioa babestu zuten. Urteetan, interes ekonomikoek eta politikoek bi herri hauen eskubideak defendatuko lituzketen irtenbideak oztopatu dituzte. Kasu bietan nabariak dira Europako estatuen eta NBEren  konplizitatea Marokoren eta Israelen nazioarteko legeek ezarritako arauen hausturaren aurrean.

Azpijokoak, interesak eta konplizitateak irtenbide baketsuaren aukerak zapuztu dituzte eta Sahararen kasuan su etenaren haustura eta borroka armatuaren itzulerara eraman dute. Hautatu duten bidea ez zaiela erraza izango jakitun, beraien mina eta desesperazioa eta, aldi berean, beraien eskubideak defendatzeko determinazioa erakutsi dizkigute emakume sahararrek Durangoko elkarretaratzean.

Horregatik, diplomazian eta borroka armatuan izan ditzaketen zailtasunen aurrean gure solidaritatea eta laguntza emateko aukerak jorratzeko bideak topa ditzagun eta gizartean beraien borrokaren berri eman dezagun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!