Durango. Herri Hezitzailea

Erabiltzailearen aurpegia Marian Bilbatua 2020ko urr. 23a, 09:00

Urriaren 14an Durangoko Udalak “Haurren Hiria” eta “Oinherri” sareetara atxikitzeko sinadura ekitaldia antolatu zuen San Agustin aretoan. 

Helduak eraikitako eta nagusiki beraien beharrei erantzuten dion hiria izatetik haur eta nerabeak komunitatearen subjektu aktibo gisa begiratzeko eta tratatzeko proposamenak garatu dituzte aipatutako sareek eta, Durangoko Udalak, haiekin bat eginez, bide horretan aritzeko konpromisoa hartu zuen Hezkuntza Komunitatearen aurrean.

EH Bildutik haur eta nerabeen  partaidetza bultzatuko duten iniziatibak  martxan jartzeko apustu egin dugu, berauei zuzendutakoak eta, garrantzitsuena dena, beraiekin batera garatuko direnak, hastapenetik haur eta nerabeei ahotsa, protagonismoa, erabakitzeko ahalmena eta erantzukizuna emango dizkietenak.

Haur eta nerabeen autonomia eta harremana bermatuko dituzten espazioak sortzeko prozesuak jarriko ditugu martxan, espazio komunak, elkarguneak, partaidetza soziala eta harremanen aniztasuna bultzatuko dutenak.

Aipatutako ekimenak aurrera eramateko, guraso eta komunitate osoaren inplikazioa ezinbestekoa da. Ikuspegi integrala duten ekintzak izango dira, banakakoen ardura izatetik ardurak partekatzeko bidea emango dutenak, alegia.

Horrela izanik, Durango Herri Hezitzailea bihurtzeko hasitako bideek, haur eta nerabeen garapenean izango duten eragin positiboaz gain, durangarren arteko zaintzan eta elkarbizitzan ere eragin positiboa izango dutelakoan gaude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!