Durangon kalerik kale,
Zapatu karnabalez, Surrandi Goiztiarrak eguerdian irtengo dira, saltoka eta dantzan, Trikitilarien musika hotsean.
Surrandien Konpartsa berriz, aurreko urteetan lez, hartz eta guzti irtengo da arratsaldean. Hitzordua 18:00 etan Kriskitinen entsaio lekuan. Motorrak martxan jartzeko txokolate beroa prest egongo da.Talde argazkia egin ondoren, Durangoko kaleetan barrena ibiliko dira konpartsako partaideak, puxikak eskuan, ikusleak alaitzen eta astintzen. Jaizale Taldeko txistularien eta Durangoko Tabira Bandako musikarien laguntzaz.
Parte hartu gura daben guztientzat ateak zabalik. Erduzie.