HERRIA auzo elkartearen aurrean,
Maiatzaren 1ean, langileen eguna ospatzeko, Durangoko Herria auzo elkarteak antolatutako jaietan egingo dogu dantzan, urtero lez. Hainbat belanalditako dantzariak batuko gara, gizarte globalizatu honetan ere "zer ikusi, hura ikasi" esaldiari eutsiz eta transmisioari bere garrantzia emoteko asmoz.
Horrez gain, dantza ikuskizun hutsa izan zen dadin, saiatuko gara plaza-dantzetan partaidetza ahalik eta zabalena lortzen. Auzotar eta hurbiltzen diren guztiak gonbidatuko ditugu elkarrekin dantzatzera, ariketa ezin hobea baita dantzatzea. Ospatu dezagun langileen eguna.