2017/03/31 20:00-21:00

Martxoak 31

Martxoak 31
Andra Mariko elizpea, Durango
Martxoaren 31. Durangoko bonbardaketan hildakoak izango ditugu gogoan eta dantza bidez omenduko ditugu. Aurten 17. aldia izango da. 2001ean hasi ginen, Gerediaga elkarteak gonbidaturik eta harrezkero, ez dugu hutsik egin. Izan be, memoria dugu lotura: "baziren, bagara, memoria dugu lotura". Ezin ahaztu 281 bonba, 205 etxe hondatuta eta 336 hildako eragin zituen udaberri anker hartako martxoaren 31.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!