2015/05/01 12:30

DANTZA SAIOA

DANTZA SAIOA
HERRIA auzo elkartean, Durango
HERRIA auzo elkarteak antolatzen duen langileen eguneko jaian dantzan egingo dugu urtero lez. Lehenengo kalejira egingo dogu Askatasun etorbidean zehar auzotarrak girotzeko. Dantza saioa berriz, eskualdeko dantzekin hasiko dogu; Agintariena, Ezpata Joko Txikia, Txontxongiloa. Ondoren Gipuzkoako dantzak; Agurra, Ezpata Txikiak, Uztai Txikiak eta Makil Handiak. Amaitzeko Bizkaiko Lanestosa herriko Uztai dantza. Gonbidaturik zaudete gure saioa ikustera eta gugaz batera: Esku Dantza, Txulalai eta Zazpi Jauziak dantzatzera.