Abenduaren 9an Parisen euskal preso eta iheslarien eskubideen eta Euskal Herriko bakearen alde manifestazio historiko bat ospatuko da. Zita hori berotzeko asmoz, Abadiñon ekimen ugari antolatu dira, horien artean pilota txapelketa herrikoia. Azaroaren 25ean (larunbata), 16:30etatik aurrera Zelaietako frontoian pilota bigunarekin eta binaka jokatuko da. Izena emateko azken eguna ostirala izango da, 610369386 telefonoa edo abadinokosarea@gmail.com helbidean. Partiduez, giroaz eta elkartasunaz gozatzeaz gain, bertaratzen direnek edariak, pintxoak eta bonoak izango dituzte salgai, manifestaziora aterako den autobusaren kostuekin laguntzeko asmoz.
Dinamika honen baitan, azaroaren 24ean (ostirala), konzentrazioa burutuko da Zelaietako Txanporta plazan, 20:00etan.