Tunel historikoa

2017ko abuztua ez dut sekula ahaztuko, izan ere kirolari esker historiaren aro ezberdinekin bat egiteko pagotsa izan dut, eta Historian Lizentziatua izanik, agerikoa da gozatua itzela izan dela.

Hots, Mongolia Bike Challenge BTT lasterketari esker, Erdi Arotik Aro Garaikidera (Aro Modernotik pasatu gabe) salto egiten duen lurraldea eta biztanleak ezagutzeko parada izan dut. Emozioz beteriko bidaia historiko batean murgildu naiz!

Behin EHra itzulita, oraindik Mongoliako gorabeherak guztiz asimilatu gabe ditudala, gure historian, eta zehazki Athleticen historian murgildu naiz beste behin, buru-belarri gainera. Eta nola, gainera! Gaurtik aurrera pertsona orok aukera berdina izango du, hau da, San Mamesen irekia berri den museo historikoa ezagutzeko aukera!

Beraz, lerro hauek balio dezatela museoari bisita egiteko gonbite gisa, historia zurigorria modu dinamiko eta erakargarrian ikuskatzeko, Iribarri penaltiz gola egiten saiatzeko, San Mameseko berdegunea zapaltzeko, belar gainean sentitzen dena dastatzeko, emozioak nahiz oroitzapenak astitzen dituen tunel historikoan murgiltzeko, alegia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!