Emaitza & jokoa?

Kirolean oro har, eta futbolean bereziki, badago maiz nabarmena den kontraesan potolo bat, emaitzen eta emaitza horiek lortzeko erakusten den jokoaren artean. Sarri entzuten dugu garrantzitsuena emaitza dela, ondorioz, azterketa gainditzeko modua bigarren mailan gelditzen delarik.

Zentzu honetan, agerikoa da talde profesionalak, aipatutako aferaren baitan, etengabe dantzan dabiltzala, baita Athletic bera ere. Eta egun, Athletic zale askoren kezka taldeak emaitza eta modua uztartzeko dituen arazoetan oinarritzen da.

Ildo honetatik, oso esanguratsua iruditu zitzaidan aste honetan Beñat Zarrabeitia kirol kazetariak bere Twitter kontuan argitaratutako txioa: “Athletic  hamabosgarren jardunaldiaren ostean: 16-17: 23 puntu; 15-16: 21 puntu; 14-15: 19 puntu; 13-14: 28 puntu; 12-13: 18 puntu; 11-12: 18 puntu.

Datu hauei Europa League eta hasi berri den Errege Kopako emaitzak gaineratu behar zaizkie.

Beraz, egun emaitza eta jokoaren artean ezkontzarik ez dagoela agerikoa dela ikusten dugun arren, egia bada emaitza jokoaren isla dela, jokoan nagusitzea lortzen badugu, non egon daiteke talde honen heldulekua?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!