Hainbatek txapelketa honi meritua kendu arren, kontuan hartu behar da noren aurka, nola, eta zein arma erabilita izan den; balentriari meritua areagotzen dio duda barik!
Batetik, ohiko hamaikakoan aritzen diren zenbait jokalarik ezin izan dutelako, edo erdizka parte hartu dutelako (Muniain, Rico, Iturraspe, San Jose…). Bartzelonak Neymarren edo Albaren bajak zituen; gehiago ordea, Athleticek. Bigarrenez, “titularren” ordezkoak, talde batean zein bestean, izenez, izanez eta ustez, ezberdinak zirelako.
Hirugarrenez, meritua bi partidatan Athleticek ez duelako galdu, oso zaila Bartzelonaren aurka, eta gainera, San Mamesen, aspaldiko partez, errepaso itzela emanez (4-0). Munduko talderik onenaz ari gara hitz egiten, partida batean egun txarra izan dezakeena, baina hurrengoan dena hankaz gora jartzeko gai ere badena! Laugarrenez, taldeak bi urte hauetan lortu dituen arrakastek (4. postua ligan, Europarako sailkapenak, txapeldunen liga, kopako finala, super kopako finala) azken urteetako joera hobetu dutelako duda barik.
Eta merituak meritu, agian albisterik pozgarriena da harrobia egon badagoela, maila eta etorkizun aparteko euskal jokalariak daudelako, eta belaunaldi berriek ere, Barçaren eta Madrilen ordez, Athletic aukeratuko dutelako!