Hortaz, zaila da kontzeptua definitzea, soilik aurretik aipatutako faktore guztiak aldeko jarriz lortuko baikenuke arrakasta “betea” izatea. Ordea, bakoitzaren balio eskalari erreparatuz gero, badago eskala horretan ene iritziz ezinbestekoa den balioa, hori barik ez baitut uste zoriontsuak izan gaitezkeenik. Barne motibazioaz ari naiz! Motibazio barik gertakari oro hutsal bihurtzen baita, irudiz sekulakoa izan arren.
Adibidez, laster Otxandioko Vulcano taldea mailaz igoko da. Horri loturik, zenbakiei buruzko aipamenak irakurriko ditugu, ordea, barne motibazioari buruz ezer gutxi! Horregatik lerro hauek baliatuko ditut, futboletik nahiko desmotibaturik nengoen (2014ko iraila) eta taldea bera ere etxepleguak botatzeko ez zegoen garai horretan izandako eraldatzea azpimarratzeko. Izan ere, entrenamendu bakan batzuk aski izan ziren jokalari bakoitza motibatzeko eta talde gisa helburu nahiz estrategia komunak jartzeko. Asmo horri eutsiz, bidea egin, eta aurten zoriontsuak izatea lortu dugula esatera ausartuko nintzateke! Zorionak Vulcano! Eta urte askotarako!