Portzierto, marko demokratikoei muzin eginda hartu da erabakia. Eskualdean ez genien ahotsik eman nahi izan eskuineko alderdi espainolistei. Bertan bertoko ordezkari fina, akaso, ahaztuta; zaurgarriena zapaldu, fokua aldendu, boterean jarraitu. Paradoxikoki, diskurtso ultren gorakada betean, zer eta gezur informatiboak saihesteko hartu da neurria.
Durangon (ez beste inon) atxilotuen jatorria aipatzeak ez du inolako segurtasun-justifikaziorik; kolektibo osoak estigmatizatu eta estereotipoak berresten ditu, arrazakeria eta xenofobia sendotuz. Atzerritar kopurua goraka doala, arau-hauste penalek behera egin dute nabarmen. Delituek ez dute nazionalitaterik, ez arrazarik, ez erlijiorik. Delituak prebenitzeko estrategiak hobetzeaz bagabiltza, delitu horiek gauzatzera eramaten duten zergatiei errepara diezaiegun.