Legeak ohitura ito

Erabiltzailearen aurpegia KarolinaSuarez 2025ko urr. 3a, 08:30

Plateruen plazan txosnak muntatuta daude eta ikustean zirrara sentitu dut; irribarrea atera zait. Baina zirrarekin batera frustrazioa ere bai, herri honetan eskutik baitoaz askotan.

Herriko jaiak gutxinaka triskatzen dabiltzan sentsazioa daukat: Pantxike ez dut balkoian gehiago ikusi, txosnen ordutegiarekin atzera azkenean, eta mozorro eguneko karrozei egokitu zaie orain. Zergatik herriari oztopoak jarri bata bestearen atzetik? Zergatik desagerrarazi herri egiten gaituena?

Suminduta eta nekoso bizi den durangarraren egutegian San Faustoek 365 egun dituzte; disfrutatuko nituzke baina nirean sei baino ez dira. Potrozorri ugari erabakiak hartzen murrizketa eta debekuek atzera bueltatu ezinezko puntura garamatzaten bitartean. Tradizioak asasinatzen dira horrela; apurka, zarata askorik atera gabe. Jaiaren osagai bat ito, herritarren arnasa estutuz.

Ordena hierarkikoa du zuzenbideak: legea, usadio eta ohiturak eta, printzipio orokorrak. Ohiturari legea sortzen bazaio zapaldua edo ordezkatua izango da nahitaez, desagertu arte. Durangon ikusten da hori, batez ere jaietan: ez dago tarterik inprobisatzeko, ezta jaien arnasa askatzeko ere. Berezkotasuna falta da; horretan datza festen benetako esentzia, eta alaitasuna berriro pizteko beharra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!