Nezeser on bat

Erabiltzailearen aurpegia KarolinaSuarez 2024ko abe. 20a, 08:30

Olentzerori zer eskatu diodan galdetu zidan amak aurrekoan. “Nezeser on bat”, nik. Eskatu bezain pronto barregarri samar sentitu nintzen. Banuen originalagoa den zerbait eskatzerik, ordea, eskatu gabe ere eskutara iristen diren opari horietako bat aukeratu dut; galtzerdiak edo kuleroak izan zitezkeen.

Opariak eskatzeko dudan anbizio faltaz barre egitearekin baina, akordatu naiz Gabonetako gutuna ez dudala bukatu: Mari Domingi nik zer esango zain dago. Bada, lerro apur hauek aprobetxatu nahiko nituzke gure herrian gazteontzako espazio aske bat eskatu edo, behintzat, aldarrikatzeko.

Aitarekin topatu nintzen gaztetxe berriaren aldeko mobilizazioan. Konturatu nintzen 2025ean 10 urte beteko lituzkeela Sorginolak, gogoratu nituen hura okupatu aurretik afalorduetan aitarekin izaten nituen berbaldiak; emozioz eta indarrez beteta genituen asmo handiak azaltzen nizkion, nola egingo genuen, non, zergatik eta zertarako. Gogoratu eta amorratu nintzen, konturatuta guztiak berdin segitzen duela; orduan bezain prekario gaudela, okerrago ez bada. Ulertu genuen gaztetxea zela gizartea eraldatzeko erremintarik aproposena, instituzioek egiten ez dutena egiteko.

Orain ere lehentasuna izan behar da gazteok askatasuna edukitzea gure proiektuak gauzatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!