Eta nola aldatzen diren garaiak…

Erabiltzailearen aurpegia Karmele Gisasola Zenikazelaia 2026ko otsailaren 13a

Gure amonen sasoian, nola esan emakume batek harria altxa nahi zuela, edo, orokorrean esanda, kirola egin nahi zuela. Nahiko lan bazuten etxaldean. Baserriko andrek abereez, jatekoaz, etxeaz eta umeez arduratu behar. Kirolariak plazan ikustera joateko ere nahiko denbora ez, horretan hastea pentsatzeko aukerak ere gutxi. Oso emakume gutxi zeuden kirola egiten zutenak, baina egun guztian ez ziren gelditu ere egiten. Gaur egun kirola egiten duten emakumeak bezainbesteko beso motzak izango zituzten. Baita abilezia eta indarra ere. Baina plazetan lekurik ez.  Hurrengo generazioak salto bat eman eta apurka-apurka hasi ziren geroz eta emakume gehiago kirola egiten, herri kiroletan ere bakanen bat atera zen plazara, baina txapelketak egiteko aukera gabe. Baina oraindik ere oztopo askori aurre egiteko beharraz.

Gure generazioan jada hasi zen egoera “normalizatzen” eta emakumeak ere erakutsi du badagokiola tokia esparru guztietan. Gu ere bagarela nor plazan, frontoian eta lasterketetan aritzeko. Baina oraindik ere lana dago egiteko. Esparru batzuetan oraindik ere lotsa eta beldurrak nabari dira. Publikoaren aldetik ere ez dira beti berdin betetzen frontoi eta plazak. 

Berdin beteko lirateke emakumezkoen estadio, frontoi eta plazak gizonezkoen kirol ikuskizuna ikusteko ordaindu behar den zenbateko berdinarekin? Hor sortzen dira zalantza eta beldurrak. Orain, askotan, jaialdi berean sartzen dituzte gizon eta emakumezkoak. Ez da toki eta esparru guztietan berdin, noski. 

Egoera edozein delarik ere, aurrerapausoak eman dira. Eman zituzten, ematen gabiltza eta emango dituzte. Bidea beti ez da behetik goranzkoa izaten, tartean gora-beherak daude eta helburua edozein delarik ere, gogoratu bideaz gozatzea dela garrantzitsuena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!