Iturri kultur etxea, Elorrio
Liz Quintana aktibista feminista etorriko da gaiaz berba egitera, eta berekin batera, Elorrion osasun ikastaroa egiten dabiltzan zaintzaileak izango dira. Udaleko Berdintasun sailetik ipini da martxan ikastaro hori, eskualdeko hainbat eragilerekin elkarlanean. Osasunaren inguruko formazioa jasotzeaz gain, ikastaroaren helburua herriko eragileekiko eta euren arteko harremanak hobetzea da, isolamendua saihesteko eta Elorrioko emakume migratu eta zaintzaileak ikusarazteko. (Kainaberaren hitzaldi zikloaren baitan)