Desberdintasunak

Urtarrilean, ETSk 1,2 milioi euro gastatu zituen tren estazio zaharra eraisteko,  2.000 lagunek ez botatzeko sinatu arren. Gobernu taldeak eraisketa justifikatu zuen, estazio berrirako sarrera egiteko zela argudiatuta.

Uztailaren 9an, ETS estazioko lurretan urbanizazio lanak udal baimenik barik egiten hasi zela ikusita, Herriaren Eskubideak idatziz salatu zuen. Uztailaren 17ko Hirigintza Batzordean, 50 herritarren aurrean, salaketa honi buruz galdetu genion batzordeko presidenteari. Lanei buruz ezertxo ere ez zekiela erantzun zuen.

Legezko 30 egunetan ez genuen batere erantzunik jaso, eta irailaren 13an beste idatzi bat aurkeztu genuen. Horri ere ez erantzutera eta lanek normaltasunez jarraitzen zutela ikusita, irailean lanei buruz galdetu genuen berriro.

Hainbat salaketa jarri arren, EAJ/PSEk ez du azaroaren 6ra arte esku hartu. Epe legal guztiak gainditu dituzte, beraz. Gaur egun lanak ia amaituta daude eta ez dago tren estazioko sarrera berriaren arrastorik. Horren ordez, errepide bat eta biribilgune erdi bat daude. Zergatik itxaron dute 4 hilabete lanak geratzeko? Ze interes dute errepidea eta biribilgune erdia eginda uzteko? Zer gertatuko da herritarrei egindako galdeketan errepidea eta biribilgune hori nahi ez dituztela erabakitzen badute? Zergatik geldiarazten dira herritarren lanak zazpi egun baino lehenago eta, horrez gain, zehapen-espediente bat ezarri? ETSren, kasuan ostera, euren lana geldiarazi baino ez dute egin, eta, gainera, hasi eta lau hilabetera. Zergatik gertatzen dira desberdintasun hauek?
* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!