Herritarrak edo negozioa

Asteartean, biztanleak benetan parte hartzen ikusi genituen. Batzordeko presidentearen gogoz bestera, plataformaren batetik zein euren kabuz joandako 50 lagun urbanismo batzordean egon ahal izan ziren azkenean. Bertan, teknikariek estazio zaharreko proiektua aurkeztu zuten, labur-labur. Laster agertu ziren zalantzak. Hauexek dira zenbait herritarrek dituztenak:

Sasikoa eta Alluitz kaleetan  trafikoa asko handituko da, kaleok Askatasun Etorbidearekin lotzeko biribilgune berri bat egingo delako Ezkurdiko ume-parkearen ondoan. Horrela, askoz ere ibilgailu gehiago ibiliko da hiru ikastetxe eta anbulatorioa dagoen gunean.   

Badago hainbeste etxeren beharrizana justifikatzen duen txostenik?

Egin al da ingurumen-inpaktua aztertuko duen ikerlanik? (txosten honek proiektua geldiarazi lezake).
Hainbeste zalantzaren aurrean, gobernu taldearen erantzuna ez zen inoren gogokoa izan. Dorreak eraikitzeko justifikazio bakarra espekulazio urbanistikoa izan zen, eta "egitera derrigortuta" daudela eta "dekretua bihar sinatu" lezaketela gaineratu zuten. Eta hauxe nire galdera: nork derrigortuta? norentzat derrigortuta?

Biztanleei argi geratu zaien bakarra da egitasmo hau Eusko Jaurlaritzak inposatutakoa dela (Durangon gobernatzen duten alderdi bereko parlamentariek), eta hartu beharreko erabakia alderdi politiko horiek hartuko dutela. Bi administrazio publiko adostasun batera iristeko gai ez badira, herritarrentzat onena bilatu barik higiezinen negozioaren atzetik dabiltzalako, zer ondorio atera daiteke administrazio horiek gobernatzen dituztenei buruz?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!