Entzutea eta jaramon egitea

2018ko maiatzaren azkenetara gaude. Orain hiru urte, herritar batzuk elkartu eta antolatu egin ginen, ia baliabide ekonomikorik eta teknikorik gabe, eta Durangoko Udalan sartzea lortu genuen.

Herriko txoko-bazter guztietakoak ginen, ogibide, militantzia eta adin desberdinetakoak, baina arrazoi indartsu batek batzen gaitu: gure herriko errealitatea ezagutu eta erabakietan parte hartu nahi dugu. Ez dugu eztabaidatik baztertuta egon nahi. Guri entzutea nahi dugu, parte izan nahi dugu.

Hiru urte geroago, herritar talde honetako kideok gogor jarraitzen dugu lanean, instituzioa gardenagoa eta parte-hartzaileagoa egiteko, informazio guztia kaleratuz eta kaleko galdera eta eskaerak instituziora eramanez.

Udala entzuteko gune moduan ikusten dugu, herritarren harrera gune, durangarren interes eta eskubideen defentsarako gune.

Horregatik, herritar moduan, guri entzutea nahi dugu, hainbat gairi buruz: airearen kalitatea, trenbidearen lursailean egin beharrekoa, larrialdietarako pediatria zerbitzua, zerbitzuak auzoetan, TAO, OHZ, auto harrapaketak eta abar. Azken batean, instituzioak jendearen zerbitzura nahi ditugu.

Amaitu dira bunker itxurako instituzioak, alderdi eta lagunartekoenak. Jendearen garaia da. Durangarrak animatu nahi ditugu, eurei entzuteko eta eurei jaramon egiteko eskatzen jarraitu dezaten.
 *Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!