Zer da udalgintza?

Udala herritarren esparrurik gertukoena da demokrazia soziala, demokrazia ekonomikoa, benetakoa eta parte-hartzailea aurrera eramateko. Esparrurik egokiena da herritarrei entzuteko, baina, horretarako, ezinbestekoa da entzuten jakitea eta ateak zabalik izatea.

Udal ordezkari moduan, kalean egoteko derrigorra dugu, kaleotan ibili beharra dugu, gure auzoetako errealitatea bertatik bertara ezagutzeko. Instituzioetako moketan egonda, errealitatea urrun geratuko zaigu, eta herritarren beharrizanen ikuspegia galduko dugu. Politika zaharraren ondorioz, alderdi politikoek euren interesei baino ez diete begiratzen, lanpostu-agenda bilakatu dira, eta, kasu askotan, multinazionalen antza hartzen dute. Hartara, bertako erabakiak beste nonbait hartzen dira. Durangoko beharrizanetarako erabakiak ez dira jada hemen, gure herrian, hartzen, durangarren interesa axola ez zaien tokietan baizik. Horregatik orain arteko isiltasuna, horregatik informaziorik eza trenaren lehengo lursailen etorkizunari dagokionez. Bost axola haiei herritarrek nahi dutena! Gune horiek zementuz jantzi nahi dituztenen interesa gailentzen da.

Udalgintza ona, praktika onak eta espiritu demokratikoa kontuan hartuko balira, herritarrei kontsulta egingo litzaieke gai garrantzitsuei buruz, ezer inposatu barik. Ea, ba, behingoz, udalgintzaren espiritua nagusitzen den, eta ez inposaketarena.

*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!