Bitxia bada ere, 17:00etatik aurrera handitu egiten da pediatria zerbitzuaren eskaera, haurrak ordu erdi lehenago irteten direlako eskolatik, eta orduan jakiten dugu arratsalde txarra pasatu dutela, sukarra dutela, jausi egin direla eta abar.
Gertuen dagoen anbulantzia medikalizatua Gernikan dago eta gurasoek 40 kilometro baino gehiagoko joan-etorriak egin behar izaten dituzte, haurrak negarrez daudela, zer duten jakin barik eta estres egoeran gidatzen.
2017an arazo honen berri eman genion Eusko Jaurlaritzari. Haien aldetik, ez genuen ez azalpenik ez irtenbiderik jaso. Sistema ona dugula baino ez ziguten esan. Beraz, 10 hilabete geroago ere arazo bera dugula ikusita, durangar denon izenean Osakidetzari eta Osasun Sailari gure beharrizanen berri emateko eskatu genion Durangoko Udalari. Baina, ekimen honi babesa eman beharrean, gobernu taldeak (EAJ-PSOE-PP) bere alderdien jarduera defendatu zuen berriro ere, eskaera Eusko Jaurlaritzari egitea saihestuz.
Itxura batean, gure txikienen osasuna ere ez da lehentasun bat gobernu talde honentzat.
*Erredakzioan itzulia