Gure alderdia herritarrei zabalik dago, durangarren bozgorailu izateko instituzioetan, hango ate-leihoak irekitzeko. Informazio dena denen eskura egon dadin.
Bariku honetan beste pauso bat emango dugu. Elkarrekin egoteko gune berri bat inauguratuko dugu, formakuntzarako, eztabaidarako zein herritarren ahalduntzerako. Gune hori herritarren eskura jarriko dugu, elkarte eta mugimendu sozialen eskura. Gune horiek ezinbesteko ditugu gure ahalduntzerako, eta erantzukizunak, gardentasuna eta gobernuaren jarduera ona exijitzeko. Gune horretan kontuak eskatuko ditugu, gure proposamenak plazaratuko dizkiegu kargu politikoei. Azken batean, politika berri bat eraikitzeko gunea izango da, pertsonak direlarik politika horren ardatz, eta ez inoren interesak. Antonio Machadok zioen bezala: “Egin ezazue politika, zuek egiten ez baduzue, inork egingo du-eta zuen ordez, eta agian zuen kontra”. Zatozte denok barikuan inauguraziora, Goienkale 13ra, 18:30ean.
*Erredakzioan itzulita