Jendeak arrazoi du

Durangarrek, berriro ere, kalera irten behar izan dute Durangoko aire kalitatearen eta hatsaren inguruko ikerketa zehatz eta fidagarriak eskatzeko. Berriro diogu, beste plataforma batek eskatu duelako erakundeen inplikazio aktiboa herritarren osasunaren eta ongizatearen mesedetan. Oraingoan hamalau elkarte —auzotarrak, talde ekologistak, sindikatuak eta alderdiak— kalera irten dira, herritarren bozgorailu gisa.

Urte hasieratik, Herriaren Eskubideatik usain sarkor eta desatseginak salatu ditugu, PM2.5 partikuletan (txikienak eta arriskutsuenak) ohikoak baino handiagoak dituzten kutsadura indizeak dituztenak. Gainera, 2017an horiei buruzko datuak falta izan ditugu, datuen %42 hain zuzen.

Askotan, herritarrak ezjakintzat hartzen dituzte, batez ere ingurumenarekin zerikusia duten gaietan, baina, oraingoan, zientzialarien ikerketen arabera, durangarrek arrazoi izan dute. Poluzioa kaltegarria da osasunerako, eta zeresan handiena ematen duten hiriak hasi dira neurriak hartzen arazo honi irtenbidea emateko (Durangon, ez). Bitartean, aire-poluitzaileak jendea kutsatzen jarraitzen du.  

Bartzelonako Vall d’Hebroneko ospital batean egindako ikerketa batek dio poluzio handieneko egunetan miokardio-infartuek gora egiten dutela ST segmentua igota, hau da, bihotzeko larrienek. Bihotz arazoak areagotu egiten dira, gerora arritmiak egoten direlako, eta heriotza-tasak ere gora egiten du. Entzungo ote digute oraingoan?
*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!