Beti egon da errealitate eta eskakizun sozial horri askotan sorgor begiratu dien instituzio politikoen gainetik. Gaur egun instituzio politikoek ezin diote jendearen aldarriari bizkarra eman. Izan ere, herriak gardentasuna eta parte-hartze publiko handiagoa eskatzen du, durangar guztioi baitagokigu bizitza publikoa, ez eliteei bakarrik.
Gure herriak oraintsu onartu ditu parte-hartze hori aurrera eramateko erremintak, beharrezkoak direnak herritarren eskaera eta beharrei erantzuteko. Baina ikusi egin behar badagoen borondate politikorik erreminta horiek erabilgarri jartzeko. Urratsa erraza da: alde estetikotik (“parte hartzeko erremintak ditugu”) alde etikora (“parte hartzeko erremintak herritarrei utzi eta emaitzak beteko ditugu”) igarotzea.
Hartara, agenda sozialean dauden herritarren gai eta aldarrikapen horiek guztiak aintzat hartuko dira: aurrekontu parte-hartzaileak, airearen kalitate eskasa, lekurik eza haurren eta gazteen aisialdirako, TAOaren zerbitzu berria, tren geltokiko lursailen erabilera berde eta soziala, ikusgaitasun eza zebrabideetan, zentro zibikorik eza, OHZ justuagoa, zabor-bilketako eta garbiketako zerbitzu eskasa... Izango ote gara ausartak alde estetikotik etikora igarotzeko?
*Erredakzioan itzulia