Kontratu zaborra

Kaleko garbitasunaren eta hondakinen bilketaren zerbitzuarekin lotura duten albisteekin esnatzen gara egunero. Egun batean, kale-garbigailuek olioz bete dute kalea, makinako tenkagailu bat hautsi delako, eta herritarrak haserre daude makinek goizean goiz egiten duten zaratagatik.

Gogoratu behar da kale-garbigailurik gehienek eman dutela eman beharrekoa. Beste egun batean, hondakinen bilketarako kamioi bat matxuratu egin da San Fausto auzoaren erdian. Gogoratu behar da gure kamioirik gehienak zaharkituta daudela. Eta egunero, durangarrok zakarrontzi galduen bila ibiltzen gara, edo edukiontzi zahar, apurtu eta zikinak erabiltzen.

Berriz ere, durangarrok zaborren gaineko kontratu kudeaketa falta pairatzen dugu. Behin baino gehiagotan salatu dugu, gobernu taldearen utzikeria dela-eta, kontraturik barik gaudela kaleak garbitzeari eta hondakinak biltzeari dagokienez. Izan ere, azken kontratua 2016ko ekainean amaitu zen, eta berria prestatu barik dago oraindik. Lehentasunezko zerbitzua da, eta, beraz, isileko luzapeneko egoera ezegonkor batean gaude. Bideratzen diren baliabideak 2005erako kalkulatu zirenak dira; orduan, populazioa eta garbitu beharreko azalera gaur koa baino %10 txikiagoak ziren. Egun ditugun edukiontzi eta zakarrontziak ordukoak dira, eta auzoko kaleak astean behin baino ez badira garbitzen, badakigu zein den arazoa; 2005eko zerbitzu zaharkitua.   
*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!