anboto.org

Aurrekontuak aurrez grabatuta

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Kudeaketa-adituen arabera, hauxe liteke aurrekontua: diru-sarreren eta gastuen kalkulua eta aurretiazko negoziazioa jarduera ekonomiko familiar batean, negozio, enpresa zein gobernu batean, eta, nola ez, baita udal batean ere.

Aurrekontua instituzioen urteko garapenerako tresna da, hurrengo urteko planak eta programak bete ahal izateko. Aurrekontu bat landuta, instituzioek lehentasunak ezarri eta helburuak ebaluatu ditzakete.

Hots, 2017ko aurrekontua gauzatzeko, beharrezkoa da urtea hasi aurretik aurrekontuaren zirriborroa egitea, aurkeztea eta eztabaidatzea, gardentasuna eta herritarren partaidetza kontuan hartuta. Aurrekontu parte-hartzaileak ezinbesteko tresna dira herritarrek gertuen duten instituzioan. Funtsezko bitartekoa da demokrazian, lehentasunezkoa.

Maiatz bukaeran gaude, eta, beraz, ia urte erdi joan da 2017an. Aurrekontu batek dakarrena aztertuta, Durangon aurrekontu parte-hartzailerik ez dagoela ikusiko dugu. Herritarrak baztertuta daude, eta, oro har, ez dago aurrekonturik, jakina.

Aurrekonturik ez egotera, ezin dugu jarduera planik ezarri, ezin dugu lehentasunik finkatu, eta gutxiago horien ebaluazio bat egin. Imajina dezake inork horrela funtzionatzea bere negozio, enpresa edo erakundean? Zer gertatuko litzaioke nahaspila horretako kudeatzaileari?
*Erredakzioan itzulia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa