Durangotik Gernikara

Egunotan Durangoko bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratu dugu. Faxistek egindako ekintza koldar eta doilor hartan, Italiako Abiazio Legionarioak, tropa alemaniar eta frankistekin batera, durangarren %5 hil zuen.

Ekintza beliko hura aitzindarietakoa izan zen abiazioa erabiltzen hirigune zibiletan erasotzeko. Euren armamentua probatzea, herria metrailatzea eta bonbak erabiltzea zuten helburu, horien artean su-eragileak, ahalik eta triskantzarik handiena eragiteko.

Memoriaren aldeko taldeei esker dugu horren berri; Durango 1936 taldeak egiaren, erreparazioaren eta justiziaren alde egindako lanari esker; eta baita Gerediaga Elkarteko Jon Irazabalen lanari esker ere.

Beharrezkoa dugu historia ezagutzea, bere historia ezagutzen ez duen herriak berriz bizi dezakeelako hori.

Apirilaren 26a Gernikako bonbardaketen 80. urteurrena ere izango da, Picassoren ‘Guernica’ iradoki zutenena.

Orain 80 urteko apirilaren 26an, Gernikak eta Durangok sutan eta odoletan batu zuten euren patua, faxismoaren eskutik.

Apirilaren 29an eta 30ean ekitaldi bat egongo da Gernikan, milioika pertsona ihesean dabiltzan beste “Guernica” horietako basakeria amaitu dadin. Europako mugetan gertatzen dabilena beste sarraski bat da. Ezin gara besoak gurutzatuta gelditu. Orain 80 urte euskaldunen %20 errefuxiatu egin zen, halabeharrez. Ez dadila esperientzia mingarri hori ahaztu. Gernikan ikusiko dugu elkar.
*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!