Ikusmina handia da; batzuek gogoeta egin dute, ea Durangon nolakoa izango ote den. Beste batzuk zain daude, foro bidez parte hartzera gonbidatzen duen bandoa euren atarian noiz jarriko; beste batzuk etxera helduko den galde-sorta baten zain daude, euren iritzia emateko. Udalerriko kontuak azalduko dietelakoan daude batzuk. Eszeptikoek ez dute ezer itxaroten.
Nork ote du arrazoia?
Ikusiko dugu herritarrek aukerarik duten iritzia emateko partidaren bateko gastuen lehentasunei dagokienean. Ba ote dakite herritarrek nola dauden udalerriko kontuak? Laster jakingo dugu, aurrekontuak lantzeko prozesua hasi baita oraintsu. Baliteke oraingoan berandu izatea, baliteke durangarrok prestatuta ez egotea parte hartu ahal izateko, edo baliteke gobernariak eurak ez egotea prestatuta. Hori bai, badakigu herritarrek gero eta gehiago parte hartu nahi dutela, jakin-min gehiago dutela herriko politika kontuak jakiteko. Pertsonak heldu egiten dira demokrazian, eta demokrazia gehiago garatzeko eskatzen dute. Instituzio irekiagoak eskatzen dituzte, parte-hartzaileagoak eta gardenagoak.
*Erredakzioan itzulia